viernes, 3 de junio de 2011

Dieta Mediterranearra:


Mediterranear dieta izango da gaur egun segurik, erresuma industrializatuetan dieta kontzeptu zabalduena. Dieta mota hori oso ezaguna bada ere, horren osagaiak ez daude zehazki definituta. 1960ko hamarkadan erresuma horietan jaten zena hartzen da, funtsean, halakotzat: a) aleak, fruituak, barazkiak, fruitu lehorrak eta lekaleak ausarki jaten dira; b) oliba olioa dute koipe iturri nagusitzat; c) arraina, oilaskoa, esnea eta esnekiak tamainan hartzen dira; d) haragi eta haragikien kontsumoa txikia da; e) jarduera fisiko handia eta g) egunero ardo beltza neurriz.
Ikerketa basiko, kliniko eta epidemiologiko askok frogatu dute gaitz kardiobaskularretan duten eragin babeslea. Bestalde, kardiopatia koronarioa duten gaixoen prebentzio sekundarioanegin diren interbentzioek dieta mediterranearraren eraginkortasuna demostratu dute.

miércoles, 1 de junio de 2011

Txakolina:
Txakolina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den ardo zuri-berde berezia da, sormarka batek babestua. Karbonatuxea, 10,5-12º inguru izan ohi ditu. Bi mota nagusi ditu, zuria eta gorria. Lehenengoa da hedatuena. Bigarrena batez ere Bizkaian ekoizten dute: Bakion, Balmasedan eta Txorierri eskualdean.
Ohituraz baserrietan egin izan dute, baina gaur egun profesionalizatuago dago prozesua, eta sormarkak eskakizun zorrotzak ezarri dizkio. Gaur egun, 340 hektareatan zabalduta dituzte mahastiak, eta ia 1.800.000 litro ekoizten dituzte urtean, hiru sormarkatan banatuta: Getariakoa (165 hektarea eta 900.000 litro), Bizkaikoa (120 ha eta 700.000 l) eta Arabakoa (55 ha eta 180.000 l).
Antzina Miranda de Ebron eta Kantabrian ere egin izan zen, eta orain, txakolinaren sormarkak lortu duen ospea baliatu nahirik, berriz ere txakolina ekoizten hasi nahi lukete. Gainera, txakolina izenarekin saldu nahi lukete; horregatik, tirabirak sortu dira haien eta sormarka dutenen artean.


·         Arabako Txakolina ardo mota horrek duen hiru jatorrizko izendapenetakoa da, probintzia hartan egindakoa.
Izendapena 2003an eskuratu zuten eta gaur egun 55 hektareatan zabaltzen dira mahatsondoak eta urtean 180.000 litro.
Aiaraldean kontzentratzen da arabar produkzioa, Amurrion egonda bi upelategi nagusiak. Bertan "Txakolin Eguna" ospatzen dute maiatzean.

·         Bizkaiko Txakolina ardo mota horrek duen hiru jatorrizko izendapenetako bat da, probintzia hartan egindakoa.
Izendapena 1994an eskuratu zuten eta gaur egun 120 hektareatan zabaltzen dira mahatsondoak eta urtean 700.000 litro.

·         Getariako Txakolina ardo mota horrek duen jatorrizko izendapenik zaharrena da, Aian, Getarian eta Zarautzen egindakoa.
Izendapena 1990ean eskuratu zuten eta gaur egun 165 hektareatan zabaltzen dira mahatsondoak eta urtean 900.000 litro. Txakolin tradizionaletakoa da eta, hainbaten ustez kalitate handienekoa. Kantitateari dagokionez ere Getaria nagusia da, euskal ekoizlerik handiena izanda.
2008an Gipuzkoako beste hainbat udalerrik ekoitzi hala izango dute txakolina Getaria, Aia eta Zarautzez gain: Alde batetik Urola Kostakoak ere diren Orio eta Zumaia eta bestetik Arrasate, Eibar, Mutriku, Deba, Zestoa, Hondarribia, Villabona, Urnieta, Oñati, Beizama, Zerain eta Olaberria.