Txakolina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den ardo zuri-berde berezia da, sormarka batek babestua. Karbonatuxea, 10,5-12º inguru izan ohi ditu. Bi mota nagusi ditu, zuria eta gorria. Lehenengoa da hedatuena. Bigarrena batez ere Bizkaian ekoizten dute: Bakion, Balmasedan eta Txorierri eskualdean.

· Arabako Txakolina ardo mota horrek duen hiru jatorrizko izendapenetakoa da, probintzia hartan egindakoa.
Izendapena 2003an eskuratu zuten eta gaur egun 55 hektareatan zabaltzen dira mahatsondoak eta urtean 180.000 litro.Aiaraldean kontzentratzen da arabar produkzioa, Amurrion egonda bi upelategi nagusiak. Bertan "Txakolin Eguna" ospatzen dute maiatzean.
· Bizkaiko Txakolina ardo mota horrek duen hiru jatorrizko izendapenetako bat da, probintzia hartan egindakoa.
Izendapena 1994an eskuratu zuten eta gaur egun 120 hektareatan zabaltzen dira mahatsondoak eta urtean 700.000 litro.
· Getariako Txakolina ardo mota horrek duen jatorrizko izendapenik zaharrena da, Aian, Getarian eta Zarautzen egindakoa.
Izendapena 1990ean eskuratu zuten eta gaur egun 165 hektareatan zabaltzen dira mahatsondoak eta urtean 900.000 litro. Txakolin tradizionaletakoa da eta, hainbaten ustez kalitate handienekoa. Kantitateari dagokionez ere Getaria nagusia da, euskal ekoizlerik handiena izanda.2008an Gipuzkoako beste hainbat udalerrik ekoitzi hala izango dute txakolina Getaria, Aia eta Zarautzez gain: Alde batetik Urola Kostakoak ere diren Orio eta Zumaia eta bestetik Arrasate, Eibar, Mutriku, Deba, Zestoa, Hondarribia, Villabona, Urnieta, Oñati, Beizama, Zerain eta Olaberria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario